Politika -

'Eraso ekintzak' bertan behera

Gobernuak ez duela 'pauso bat ere' eman salatu du ezker abertzaleak

Halaber, Ezker abertzaleak baieztatu egin du "lan" egiten ari direla "bi aldeetako biktimak" aintzatesteko.

Niko Moreno: 'Gobernuari dagokio su-etena egiaztatzea'

00:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak "noranzko eraikitzailean" pauso "bakar bat ere" eman ez izana leporatu dio astelehen honetan Espainiako Gobernuari, eta, horren ildotik, ETA "agirietan iragarritakoa" betetzen ari den egiaztatzeko eskatu dio, hala izaten ari den jakiteko "bideak irekita" baititu.

Halaber, baieztatu egin du barne "lana" agiten ari dela, "bi aldeetako biktimak aintzatesteko".

Niko Morenok, Txelui Morenok, Tasio Erkiziak eta Miren Legorburuk prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, ETAk "eraso ekintza armatuak" eten eta urtebetera, azken 12 hilabeteen balantzea egiteko.

Hori horrela, ezker abertzaleko ordezkariek adierazi dute "konponbide dinamika" abiatzeko "borondatea" dutela, baina "indar politiko guztien parte-hartzea" beharrezkoa dela eta berdintasun egoeran eman behar dela gaineratu dute.

ETAri egindako eskariei buruz galdetuta, ordezkariek berretsi egin dute Gernikako Akordioaren aldeko apostua, hori baita "indarkeria desagertzeko 'ibilbide orria'", eta salatu egin dute Gobernuak ez duela egiaztatu nahi ETAren su-etena, "eskura badu ere": "Galdetu egin behar genioke zergatik ez duen egiaztatu nahi ETA agirietan iragarritakoa betetzen ari den".

Biktimak

Terrorismoaren biktimei dagokionez, bozeramaileek baieztatu egin dute "barne lan zuhurra eta serioa" egiten ari direla, baina biktimak ez erabiltzeko dei egin dute.

Euren esanetan, "beste batzuek aintzatetsi nahi ez dituzten bi aldeetako biktimak aintzatesteko" lan egiten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea