Politika -

Bakegintza

Gipuzkoako EAJk adiskidetzeari buruzko batzordea sortzea proposatu du

Batzordeak "neurri zehatzak" proposatzea izango luke helburu, indarkeriak Euskadin eratutako "inkomunikazioa"ren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako EAJk "adiskidetzea"ri buruzko batzorde-txostengile bat sortzea proposatu du, indarkeriak Euskadin eratutako "inkomunikazioa"ren aurka "neurri zehatzak" proposa ditzan.

Ekimena Markel Olano Gipuzkoako EAJko presidente eta ahaldun nagusi ohiak aurkeztu du, Eneko Goia zinegotzi donostiarrarekin batera, Donostian, Bakearen Etxean.

Olanok kritikatu egin du Martin Garitano (Bildu) ahaldun nagusiak terrorismoaren ondorioak aztertzeko garaia ez dela esan izana, eta gai honi ihes egitea leporatu dio, indarkeriak sortutako arazoei aurre egiteko unea dela uste baitu.

Horrenbestez, EAJk aipatu batzordea sortzeko proposamena izapidetu du Batzar Nagusietako Mahaian. "Adizkidetzea"ri buruzko lan-taldea Berdintasun eta Giza Eskubideen Batzordearen barruan sortuko lukete, eta bizikidetzari, elkarrizketari eta bake-hezkuntzari buruzko neurriak proposatuko lituzke.

Jeltzaleek gatazketan aditu direnen ahotsak entzun nahi dituzte, neurri zehatzak Gipuzkoako "kale eta herri guztietara" zabaltzeko.

Gainera, Donostiako EAJk Bakearen Etxeari edukia ematea proposatzeko idatzia aurkeztu du Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea