Politika -

Presoak

Kepa Arronategi presoa Arrasateko Aita Menni ospitalera eraman dute

Arronategik buruko gaixotasun bat dauka eta espetxe zaintzako epaileak maiatzean onartu zuen haren lekualdaketa.

Presoen eskubideen defentsan, Bilbon, urtarrilean egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Presoen eskubideen defentsan, Bilbon, urtarrilean egindako manifestazioa.
Presoen eskubideen defentsan, Bilbon, urtarrilean egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kepa Arronategi ETAko presoa Zuerako (Zaragoza) espetxetik Arrasateko Aita Menni ospitalera eraman dute, Etxeratek jakinarazi duenez.

Arronategik buruko gaixotasun bat dauka eta Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzako epaileak maiatzean onartu zuen haren lekualdaketa. Aurrerantzean, Arrasateko erietxean beteko du ezarri zioten zigora.

1997an, Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan, Juan Carlos I.a Espainiako errege izandakoaren aurkako atentatu saiakeran parte hartu izana leporatuta espetxeratu zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak