Politika -

11:00etatik

Leitzako alkateak Madrilen deklaratzen ari da, ETA goratzea egotzita

Delitu bera leporatzen diete Maria Lourdes Juantorena eta Saioa Iraolari, Udaleko balkoian Jone Lozano ETAko kideari babesa adierazten zioten kamisetak soinean zituztela agertzeagaitik.

Leitzako alkatearekin batera beste bi pertsonak deklaratuko dute. Argazkia: EFE.
Leitzako alkatearekin batera beste bi pertsonak deklaratuko dute. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oier Eizmendi Astibia Leitzako Bilduko alkateak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratutzen ari da ETA goratzeko delitua egotzita.

Epaitegietako iturrien arabera, gertaera iragan abuztuaren 10ean izan zen, Leitzako jaien hasierako txupinazoan.

Instrukzio-epaile batek Bilduko kargudun hautatu bati ETAko kide bat goratzeagatik egindako lehen egoztea da. Maria Lourdes Juantorena Baleztena eta Saioa Iraola Urkiola ere deklaratzen izango dira udaleko balkoian Jone Lozano ETA kidearen aldeko kamisetak soinean zituztela agertzeagaitik.

Hirurek 11:00etan zuten deklaratzeko hitzordua 5. Intrukzioko Epaitegi Zentralean. Foruzaingoaren txostenaren arabera, Maria Lourdes Juantorenak presoen hurbiltzearen aldeko kartelak atera zituen eta Saioa Iraolak aldarrikapen horretan oinarritutako hitzaldia egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea