Politika -

Abuztu arteko datuak

Bizkaiak 3.982 milioi euro bildu ditu, iaz baino % 4,5 gehiago

Ahaldun nagusiak adierazi du diru-bilketa aurreikuspenen % 97 betetzea espero duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Ogasunak 3.982 milioi euro bildu ditu abuztua arte, hots, iazko epe berean baino % 4,5 gehiago, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak jakinarazi duenez.

Bizkaiko hiriburuan egindako agerraldi batean, Bilbaok adierazi du diru-bilketa aurreikuspenen % 97 betetzea espero duela.

Elkarteen gaineko zergaren diru-bilketa % 32,8 hazi da, eta PFEZena, % 7,8.

Bilbaok zuhurtzia agertu nahi du diru-bilketa kalkuluen aurrean, baina aurreikuspenen % 97 betetzea espero duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea