Politika -

Ordezkari politikoen ondasunak

Rubalcabak milioi bat euro ditu; Rajoyk 600.000 eta lau etxe

Herritarrek diputatuen eta senatarien ondasunak ezagutu ditzakete jada, bi Ganberen webguneetan.

Herritarrek diputatuen eta senatarien ondasunak ezagutu ditzakete

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuek eta senatariek euren ondasunen, errenten eta ondareen informazioa jakinarazi dute, eta datuok bi Ganberen webguneetan daude ikusgai, herritar guztien eskura.

Kongresuaren webgunea eguerdian hasi da datuak publikatzen, baina gainez dago eta zaila da webgunean sartzea.

Alfredo Pérez Rubalcaba, milioi bat euro

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaiak zehaztu du 984.281 euro dituela bankuan, funtsetan eta balioetan. Gainera, emaztearekin batera, etxebizitza bat eta aparkaleku bat ere baditu, 1978an erositakoak.

Kongresuari aitortutakoaren arabera, Rubalcabak ez du zorrik, 2009an ondarea aitortu zuenean azaldu zuen bezala.

Rubalcabaren etxea 135 metrok karratukoa da eta 215.225 euro balio ditu. Aparkalekuak, aldiz, 10.611 euro.

Iaz, 55.374 euro jaso zituen Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministro bezala, eta 5.597 pentsio planen eta akzioen dibidenduen ondorioz. Pertsona fisikoen gaineko zergan, 23.825,89 euro ordaindu zituen.

Rajoy, 600.000 euro eta lau etxebizitza

Gobernuko presidenteak 34.925 euro ditu, emaztearekin batera duen kontu korrontean; gainera, hiru erretiro-plan, partzela bat Leonen, eta etxe bat salduta lortu zituen 120.000 euro (horiek, hala ere, ez dizkiote oraindik ordaindu) dauzka.

Halaber, 56.981 euro jaso zituen iaz Gobernuko presidente izateagatik, eta beste 10.446 euro diputatu izateagatik. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean 25.447 euro ordaindu zituen.

Zapaterok eta bere emazteak 674,12 metro koadroko lursail bat dute eta etxe bat eraikitzen ari dira bertan; halaber, hiru erretiro-plan dituzte. Horietako bat (1.078 euro) Estatuko Administrazio Orokorrarekin; beste biak 1.041,08 eta 1.343,9 eurokoak dira.

Angel Acebes, kalte-ordaina + Bankiako soldata

Angel Acebes PPren Gobernuetako Barne ministro ohiak 2.813 euroko kalte-ordaina jasoko du hurrengo 21 hilabeteetan, diputatu izateari uzteagatik, kalte-ordain bezala.

Acebesek ekainean utzi zuen Kongresua, eta orain Bankiako administrazio kontseiluan sartuko da.

EAEko diputatuak

Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramaileak bi etxe, bi ibilgailu, 85.091 euro pentsio-planetan eta 54.569 euro aurrezki-libretan deklaratu ditu.

Etxe biak Bizkaian daude, bat pisu bat da eta bigarrena etxebizitza bat. Biek garajea dute eta ordainduta daude.

Bestalde, Iñaki Anasagasti EAJko senatariak 19.723 euro ditu hiru kontu-korronte ezberdinetan. Horrez gain, 200 metro karratuko etxea eta aparkalekua du Bilbon. Halaber, bigarren etxe bat du, oinordetzaz jasoa, eta lau anai-arreben artean banatua.

Halaber, bi etxe ditu Bizkaian: 60 metro karratuko pisu bat, eta bigarren bizitetxe bat.

BMW markako ibilgailu bat, eta Touring 320 bat dauzka, Ogasunean deklaratutakoaren arabera.

Bestalde, Joseba Zubia EAJko senatariak 91.774 euro ditu hainbat kontu-korronteetan. Halaber, 2.664 euro ditu burtsan. 1.106,75 metro karratuko lursail bat, etxe bat eta aparkaleku bat dauzka Bizkaian, eta Gipuzkoan beste etxe bat eta aparkaleku bat dauka.

Ibilgailuei dagokienez, Rover 75 bat dauka eta Renault Scenic bat, baina 15.000 euro zor dizkio Euskadiko Kutxari mailegu abtengatik.

Gaspar Llamazares (EB)

Gaspar Llamazares Ezker Batuko diputatuak eta ezkerren koalizioko idazkari orokor ohiak 303.058 euro ditu aurrezki-libreteta batean (17.071 euro), inbertsio fondoetan (83.487 euro) eta behin-behineko gordailuetan (202.500 euro).Pentsiodunak

Guztira 76 diputatu eta senatariohik jasotzen dute pentsioa, tartean Santiago Carrillo (693,20 euro),Cristina Almeida (2.589 euro) , Pablo Castellanos (2.877 euro), JosepMaria Trias de Bes (2.117,64 euro) eta Francisca Sahuquillo (402 euro).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea