Politika -

Hauteskunde-inkesta

EAJk irabaziko lituzke uztailaren 12ko hauteskundeak, EiTB Focusen arabera

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko inkesta.

Hogeita bigarren EiTB Focus. Argazkia: EiTB
Hogeita bigarren EiTB Focus. Argazkia: EiTB
Hogeita bigarren EiTB Focus. Argazkia: EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabaziko lituzke, hogeita bigarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.

Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek politikarien inguruan duten iritzia ere emango du ezagutzera.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400; Bizkaian 400; Gipuzkoan 400).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 23,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,1, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko ekainaren 17an eta 18an egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,56koa izan zen: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 10 minutu.

EiTB Focus, albistegietako liderrentzat

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB Taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi