Politika -
Boulevard
Bizikidetza finkatzeak biktimak oroitzea dakarrela dio Aresek
Garitanok ETAk kaltetutako senitartekoekin ez, baina ETAko presoen senitartekoekin egoteko denbora izatea gaitzetsi du Herrizaingo sailburuak.
Erredakzioa
Lehendakariak politika orokorreko osoko bilkurara eramango duen bizikidetza planak terrorismoaren bukaera aurretik izatea beharrezkoa dela esan du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, ondoren, inork "orriak pasatzeko" edota "historia berridazteko" tentaziorik izan ez dezan.
Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatuta, gizarteak "gertatutakoa" ahaztu ez dezan, terrorismoaren biktimen oroimena "euste-horma" izatea beharrezkoa dela adierazi du sailburuak.
Gipuzkoako Aldundiko arduradunek, Martin Garitano ahaldun nagusiak hain zuzen ere, beti ETAko presoen senitartekoekin egoteko uneren bat aurkitzen du, baina "inoiz ez duela arrazoirik edo denborarik bilatzen biktimekin hitz egiteko eta elkartasuna adierazteko" kritikatu du, eta horren aurrean pausoak ematen jarraitu behar dutela azpimarratu du.
Terrorismoaren bukaerak ez duela prezio politikorik izango berretsi du Aresek, eta ezker abertzaleko arduradunei ETAri behin betiko desagertzea eskatzeko esan die.
Espainiako itzulia erkidegotik arrakasta handiz pasatu dela adierazi du Herrizaingo sailburuak, eta 33 urtez "terroristek eta horiei babesa ematen dietenek bahituta eduki dutela" salatu esan du. Urte horietan guztietan gainera, instituzioek nagikeriaz jokatu dutela uste du.
Aresek EAJ ere kritikatu du, Konstituzioa erreformatzeko eztabaidan autodeterminazioa aldarrikatzeagatik. Aresen ustez, horrek argi uzten du EAJk ez daukala proeikturik euskal gizartearentzat, alderdiarentzat baino, eta eskaera horrek jeltzaleek Bilduri dioten "izua" erakusten duela esan du. "Baina aukeratu behar badute, herritarrak originalarekin geratuko dira, ez kopiarekin", gaineratu du.
Azkenik, EAJk, PSEk eta PPk Eudel, Euskadiko Udalen Elkartearen zuzendaritzaren inguruan sinatu duten akordioa, elkartean ordezkapena duten beste alderdietara zabaltzea eta udaletxeen arazoak konpontzeko lanabes bihurtzea nahi du.