Politika -

Hauteskundeak

PPrekin lortutako akordioa babestu du UPNko zuzendaritzak

Akordioari emandako "babes zabala" dela-eta "pozik" agertu da alderdiko zuzendaritza. Miguel Sanz UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidente ohia ez da bileran izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astean PPko eta UPNko zuzendaritzek azaroaren 20ko hauteskundeetara aurkezteko koalizioa osatzea adostu zuten eta UPNko zuzendaritzak akordioa babestu du gaur. Akordioak aldeko 19 boto jaso ditu eta kontrako bi.

Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak prentsaurrekoan azaldu duenez, zuzendaritza "pozik" dago akordioak izan duen "babes zabalarekin". Hala ere, akordioaalderdiko Kontseilu Politikoak berretsi behar du orain. Kontseilua ostiralean bilduko da.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidente ohia ez da gaurko bileran izan. PPrenganako hurbilketa ez duela onartzen azaldu du Sanzek azken egunetan. Sanz "errespetatzen" duela esan du Garcia Adanerok.

Era berean, akordioak UPNk PSNrekin Nafarroako Gobernuan duen itunari "eragingo ez" diola errepikatu du idazkari nagusiak. Garcia Adaneroren ahotan, ituna "indarrean dago" eta "ez du bidean" PPrekin lortutakoarekin "talka egingo".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea