Politika -

Caldas da Rainhako Auzitegian

Zengotitabengoa epaituko dute, Portugalen zegoen ETAko armategiagatik

Armategiarekin erlazionatutako hainbat delituengatik kondenatua izan daiteke Zengotitabengoa. 1.000 kilo lehergailu aurkitu zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugal erdialdean dagoen Caldas da Rainhako Auzitegiak astearte honetan hasiko du Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidearen kontrako epaiketa, 2010ean aurkitutako mila kilo lehergai zituen armategia prestatzea leporatuta.

Zengotitabengoari behin-behineko espetxealdia ezarri zioten eta Lisboako kartzela batean dago iazko martxotik, eta terrorismoarekin lotutako hainbat delitu leporatu ahal dizkiote. Portugalen epaitzen den lehenengo ustezko ETAko kidea da. Caldas da Rainhako Auzitegian (Lisboako iparraldetik 100 kilometrora) izango da epaiketa asteartean eta asteazkenean. Leporatzen zaizkion delituen larritasuna dela eta erabaki du Portugalek Zengotitabengoa epaitzea Espainiara bidali baino lehen.

Beste delitu batzuen artean, dokumentuak faltsutzea, lapurketa, debekatutako armak izatea, indarkeria eta autoritateari aurre egitea leporatzen diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea