Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ezker abertzalea berriro bat egingo dela espero du Zabaletak

Aralarreko koordinatzaile nagusiak berretsi egin du Nafarroako Parlamentuan NaBairen alde egindako apustua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaile nagusiak ezker abertzalearen korronte desberdinek bat egingo dutela espero du.

Nafarroako politikariak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ezker abertzalea baldintzak betetzen ari da eta bide politikoaren alde egin du. Zabaletaren esanetan, egoera berriak bateratze prozesua gauzatzea erraztuko du.

Aralarreko arduradunak gaineratu duenez, azaroaren 20ko hauteskundeetarako ezker abertzaleko indarrek osatuko duten koalizioa izango da batasun horren isla. Koalizio berri horren izena oraindik erabakita ez badago ere, Zabaletak aurreratu duenez, aste honetan bertan bilduko dira zerrenden osaketa zehazteko. Hala eta guztiz ere, Aralarreko koordinatzaile nagusiak Nafarroako Parlamentuan NaBairen aldeko apustua berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea