Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Patxi Zabaleta, presoak kartzelaldia arintzeko neurriak izatearen alde
Dena den, horrek ETAko presoak euren ideia politikoak alde batera uztera ez bultzatzea eskatu du Aralarreko koordinatzaile nagusiak.
Erredakzioa
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak ETAko presoak kartzelaldia arintzeko neurriak izatea defendatu du, behin-behineko edo fidantzapeko askatasuna besteak beste. Dena den, horrek ez duela zertan ETAko presoak euren ideia politikoak alde batera uztera bultzatu behar esan du Zabaletak.
Radio Euskadiko Boulevard saioan eskainitako elkarrizketan, gizarte eskubideen ikuspuntutik, presoen egoera pertsonalean jazotzen diren aldaketa guztiak “kontuak hartu behar dira” esan du Zabaletak. “Fidantzapeko askatasuna onartua izan behar den zerbait dela normaltasunez ulertzen baldin bada, epaileek ezartzen duten kopurua ordainduz ere, kontuan izan behar dira ere pertsonei dagokionez ematen diren beste zentzu batzuetako aldaketak”, esan du koordinatzaile orokorrak.
Halaber, presoek ez dituztela euren ideiak politikoak zertan alde batera utzi behar esan du Zabaletak. “Presoen estatusa politikoki eztabaidatu beharrean gizarte eremuan eztabaidatu behar den kontua da”, gaineratu du.
Bestalde, ezker abertzalearen pentsatzeko moduen artean bateratzea gertatuko delako zuhurtasuna duela esan du Zabaletak. Ezker abertzale tradizionala soilik bide politikoak jarraitzeko konpromisoa jarraitzen ari dela esan du.