Politika -

Biktimak

German Rodriguezen oroitarriari eraso egin diote berriro Iruñean

Azken omenaldia egin eta 24 ordu eskasera eraso diote monumentuari. Erasotzaileek txikitu egin dute krabelin gorri eta zuri sorta.

Erasoaren ondorioak, German Rodriguezen omenezko oroitarrian, Iruñean. Argazkia: SF78 Gogoan
Erasoaren ondorioak, German Rodriguezen omenezko oroitarrian, Iruñean. Argazkia: SF78 Gogoan
Erasoaren ondorioak, German Rodriguezen omenezko oroitarrian, Iruñean. Argazkia: SF78 Gogoan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken omenaldia egin eta 24 ordu eskas geroago, German Rodriguezen omenezko oroitarriari eraso egin diote Iruñean. 1978ko sanferminetan hil zuen Poliziak Rodriguez.

Sanferminetako peñek utzitako krabelin gorri eta zuri sorta txikitu dute erasotzaileek.

Ehunka pertsona bildu ziren uztailaren 8an German Rodriguezen omenez Orreaga etorbidean dagoen hilarrian. Poliziak tiroz hil zuen Rodriguez 1978ko uztailaren 8an, Iruñean, eta egun batzuk geroago, Donostian, Joseba Barandiaran erail zuen Polizia Armatuak. Gainera, hainbat lagun zauritu zituzten egun haietan. Elkarretaratzea pertsona horiei guztiei omenaldia egiteko deitu zuten.

German Rodriguezen omenez jarritako hilarrira joan ziren ehunka lagun, eta krabelinak utzi zituzten bertan 1978an zauritu eta hil zituzten guztien omenez. Aurten, gainera, COVID-19ak jota berriki hil den Antonio Salinas SF78 Gogoan plataformako kidearen argazki bat zegoen hilarriaren alboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Sanferminak Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Polizia indarkeriaren kasuak