Politika -
Bigarren saioa
Berriz ekin diote Portugalen Zengotitabengoaren aurkako epaiketari
Portugalgo auzitegi batek ETAko ustezko kidea epaituko du ustez atentatu baterako erabiliko zen tona bat lehergailu prestatzeagatik. Fiskalek lekuko berriak aurkeztu dituzte.
Erredakzioa
Berriro ekin diote asteazken honetan Andoni Zengotitabengoa ETAko ustezko kidearen aurkako epaiketari. Zengotitabengoari atentatuetarako ustez erabiltzeko zen tona bat lehergailu prestatzea leporatu diote. Bigarren saio honetan fiskalek lekuko berriak aurkeztu dituzte.
Caldas de Rainha Portugalgo udalerrian da epaiketa, Lisboatik 100 kilometrora eta Obidosetik oso hurbil. Hemen bertan aurkitu zuten joan den urtean ETAko armategirik handienetarikoa, Zengotitabengoako etxe batean, hain zuzen.
32 urteko auzipetua 2010ko martxoan atxilotu zuten Lisboan. Astearte honetako epaiketaren lehenengo egunean burumakur aurkeztu zen baina asteazken honetan irritsu heldu da kazetariz eta senitartekoz beteriko gelara.