Politika -

Auzitegi Nazionala

Arantza Zulueta aske, 60.000 euroko fidantzapean

Grande Marlaska epaileak 2010ean bidali zuen lehendabizikoz espetxera, Iker Sarriegi eta Jon Enparantzarekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 60.000 euroko fidantzapeko askatasunean utzi du Arantza Zulueta abokatua. ETAren zuzendaritzaren eta presoen arteko bitartekari izatea leopratzen dio. Joan den uztailaren 14tik espetxean zegoen, antza denez, ETAri Auzitegi Nazionalean atentatua egiteko informazioa eskatu ostean.

Asteazken honetan zabaldutako autoaren bitartez, Fernando Grande-Marlaskak emandako epaia bertan behera utzi du Gai Penaletarako Gelako Hirugarren Sailak eta abokatuak 2010reko abenduaren 2an zuen egoera prozesal berdina du orain. Izan ere, data horretan, fidantzapeko askatasuna ezarri zioten ETAko abokatuen kontrako epaiketan.

2010reko apirilaren 19an bidali zuen Zulueta kartzelara Marlaskak lehenengo aldiz, Halboan kontrako operazio bat zuzentzea leporatuta. Iker Sarriegui eta Jon Emparantza ere atxilotuak izan ziren.

Abokatuen bulegoak erakunde terroristaren eta presoen artean dokumentuak zabaltzeko “zentro logistikoak” zirela, eta bulego horietan “defentsa lana baino askoz gehiago” egiten zela zioen autoak.

Antza, operazio horretan ETAk Zuluetari zuzendutako agiri bat aurkitu zuten, non ''inteligentzia sare'' bat sortzea bidaltzen zioten, eta uztailaren 13an berriro atxilotu zuten. Marlaskak abokatua espetxera bidali zuen berriro, baina, aldez aurretik leporatu zioten delitu bera dela esan du orain auzitegiak. Horretaz gain, aske egon den bitartean – abendutik uztailera arte – deliturik ez duela egin azpimarratu du Auzitegi Nazionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea