Politika -
Bakearen Zentroa
Baketik zentroak bere egitekoa aldatuko du krisiari erantzuteko
Arazo espezifikoei proposamen zehatzak ematetik osotasunean eta tokian toki erabil daitezkeen aldaketak eskaintzera pasatuko da zentroa.
Erredakzioa
Baketik bake zentroak bere egitekoa zehaztuko du berriz, krisi globalak eta Euskadiko bizikidetzarako lehentasunek eragin duten "aldaketa pertsonalari eta sozialari” erantzuteko.
Arantzazun, Oñatin (Gipuzkoa), dagoen zentroko Jonan Fernandez bozeramaileak Donostian eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, "datorren urtean Baketik aldaketa prozesu batean sartuko da definizio berri bat aurkitzeko". Dena dela, "aldaketa pertsonalen eta sozialen zerbitzurako errekurtso etikoak" eskaintzen jarraituko dutela esan du.
Arazo espezifikoei proposamen zehatzak ematetik osotasun ikuspegiaz baina tokian tokiko ezaugarriez jantzitako aldaketak egiteko baliabideak eskaintzera pasatuko da zentroa.
Fernandezek azaldu duenez, Baketik pertsona, mundua eta Euskal Herria oinarri dituen testuinguru batean jartzeko asmoa dute. Zentroan hainbat ondoriotara iritsi dira; krisia "larria" dela eta, horregatik, indibidualismo materialistaren nagusitasunaren aurrean aldaketa bat beharrezkoa dela, eta "geure herrialdeak iraganeko inertziak atzean uzteko konpromisoa behar duela uste dute.
2011-2012 urteetan Baketik zentroak trantsizio garaia izango du, konfigurazio berri hori antolatzeko, eta 2012an aurkeztuko du behin betiko proiektu berria.