Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Araban ez dutela ondarearen gaineko zerga ezarriko esan du De Andresek
Estatuak berreskuratuko balu, zergei dagokienez lurraldea erakargarriagoa izango litzatekeela nabarmendu du ahaldun nagusiak.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, ondarearen gaineko zerga berriro ezartzea Arabarentzat "aukera" bat izango litzateke, zergei dagokienez, zergadunentzat erakargarriagoa izango litzatekeelako.
Radio Euskadiko “Boulevard” saioari eskainitako elkarrizketan, De Andresek zerga hori berreskuratzea baztertu du berriro, eta Arabako zergadunei "geure ingurukoei baino zerga txikiagoak jartzeko" Kontzertu Ekonomikoek eskaintzen dituzten gaitasunak aprobetxatzearen alde egin du.
Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, urteko lehen hilabeteetan bildutako diru-kopurua jaitsi egin da berriz, eta Rover kasuaren isuna (lau milioi euro) ordaindu beharrak ere eragina izan du hor. Puntu horretaraino iritsita, De Andresek Gobernu zentralaren "aldebakarreko" erabakia kritikatu du itzultze hori "kobratzeko". Gainera, Exekutibo autonomoaren jarrera salatu du, ez baitu lortu, horren arabera, Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin akordiorik ixtea ordaintzeko moduaren inguruan.
Bestalde, Bildu kutxen bat-egitearen alde agertzea txalotu du, baina babes politikoen eta sindikalen laguntzaz gain, gizartearen babesa ere izatea beharrezkoa dela azpimarratu du.