Politika -

Gutunean

Chacon Izagirreri: 'Ez dut soldadu bakar bat ere Euskaditik aterako'

Indar armatuek "errespetu osoa" merezi dutela esan dio Donostiako alkateari Defentsa ministroak. Soldaduen presentzia aztertzeko bilera eskatu zuen Izagirrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indar armatuek "errespetu osoa" merezi dutela esan dio Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateari Carme Chacon Defentsa ministroak. Ministerioak "ez du soldadu bakar bat ere Euskaditik aterako", erantsi du.

Defentsa ministroak Donostiako alkateari erantzun dio gutun baten bidez. Soldaduen presentzia aztertzeko bilera eskatu zuen Izagirrek iragan abuztuan.

Chaconek azpimarratu duenez, "Indar Armatuek errespetu osoa merezi dute, espainiar guztien segurtasuna bermatzen dutelako, euskal herritarrena barne. Gainera, sakrifizio eta arrisku handiak hartzen dituzte euren lana betetzeko".

"Konstituzioak agintzen dizkien misioak betetzeko Indar Armatuek beharrezko instalazioak mantenduko dituzte Euskadin", adierazi du Defentsa ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea