Politika -

Indarkeria, suminduen aurka

Fiskaltzaren ustez, neurrigabea da Mossoek M-27an erabilitako indarra

Ez dago frogarik Barne kontseilariari akzio penala irekitzeko, Fiskaltzaren iritzian.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Fiskaltzaren txosten baten arabera, maiatzaren 27an Esquadra Mossoek Katalunia Plazan (Bartzelona) kanpatuta zeuden suminduen aurka egindako erasoa "neurrigabea eta gehiegizkoa" izan zen.

El Periodico egunkariak argitaratu duenez, txostenaren arabera, Mossoen karga gehiegizkoa izan arren, oraingoz ez dago frogarik Felip Puig Barne kontseilariari akzio penala irekitzeko.

Autoan jasotzen denez, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren ustez ez dago kontseilariaren arduraren gaineko zantzu nahikorik, "Polizia taldearen agintari gorena izateak ez baitu ardura juridiko penalen erantzule egiten".

Dena den, hogei bat herritarrek Kataluniako Poliziaren arduradun gorenaren kontra jarri dituzten salaketak horiek aztertzea dagokien instrukzioko epaitegietara bidali ditu, salatutako gertakarien gainean egin beharreko eginbideak egin ditzaten.

Goi auzitegiak gaineratu duenez, instrukzioan zehar salatutako gertakarietan kontseilariaren ardurak zehazteko zantzurik agertuz gero, auzia Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira bidali beharko da berriro, Puig forupekoa baita.

Barne kontseilariak uztailean esan zuen ez zituela espedientatuko maiatzaren 27an Katalunia Plaza "garbitzeko" operazioan parte hartu zuten mossoak, bere ustez, neurriz erabili baitzuten indarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea