Politika -
Hauteskundeak, azaroaren 20an
Rosa Diez Gobernuko presidente izateko hautagai aukeratu dute UPyDn
Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, Ruben Mugica, Javier Gabilondo eta Fernando García Ortega izango dira Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak, hurrenez hurren.
Erredakzioa
Rosa Diez UPyDko diputatua alderdi horren azaroaren 20ko Gobernuko Presidentetzarako hauteskundeen zerrendaburua izango da. Diezek botoen % 95,8 jaso du UPyDk larunbat honetan egindako primarioetan. Alderdiak Espainian dituen 6.305 kideek izan dute botoa emateko aukera.
Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, UPyDko afiliatuek euren hiru hautagaiak aukeratu dituzte. Gipuzkoako zerrendaburua Ruben Mugica izango da, Bizkaikoa Javier Gabilondo eta Arabakoa, berriz, Fernando Garcia Ortega.
Kongresurako zerrendaburuekin batera, Senaturako hautagaiak ere aukeratu dituzte. Bizkaikoa Tomas Fueros izango da; Gipuzkoakoa, Izaskun Fernandez eta Arabakoa, Gorka Maneiro.
Urnak 10:00etatik 14:00etara zabalik egon dira eta hautesleen % 34,6 hartu du parte.
Nafarroan, Diego Paños
Diego Paños abokatu iruindarra izango da UpyDko zerrendaburua Nafarroan. Bozkaketan abstentzio bakarra izanda, Pañosena, eta gainontzeko boto guztiak aldekoak izan dira. Nafarroako 60 alderdikideen erdiak eman du botoa.