Politika -

Bateragune auziaren epaia

Lehendakaria Basagoitiri: 'Beti onartzen ditugu epaiak PPk, ordea, ez'

Patxi Lopezen hitzetan, "ez diogu kanpaina egin behar merezi ez duenari". Ezker abertzaleak erantzun egin du lehendakaria "Euskal Herriko errealitatetik oso urruti" dagoela esanez.

Patxi Lopez. Argazkia:EFE
Patxi Lopez. Argazkia:EFE
Lehendakaria Basagoitiri:'Beti onartzen ditugu epaiak zuek, ordea, ez'

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak "sententzia judizialak beti onartu dituela, PPk egiten ez duen bezala" erantzun dio Antonio Basagoitiri. Era berean, Bateragune auziagatik ezker abertzaleari ezin zaiola kanpaina egin azpimarratu du.

Arabako Errioxako mahatsaren egunean izan da Lopez, Oionen, eta bertan Basagoitirekin bat egin du.

"Pedagogia demokratiko gehiago" egitea eskatu dio Basagotik Lopezi komunikabideei eskainitako hitzetan, eta "tinkotasun gehiago Bateragune auziko gogoetetan, justiziaren inguruan susmoak sorrarazi beharrean".

Era honetan mintzatu da Basagoiti, beste egunean, lehendakariak epaiak 'frustrazioa' sortzea ulertzen zuela esan ostean, batik bat "biolentziaren aroaren amaieran gaudela uste dugun unean".

Basagitiren kritikengatik galdetuta, Lopezek botereen banaketa dagoen zuzenbide estatu batean pedagogia demokratikoa "direnak direla tribunalen sententziak onartzea" dela esan du. "Nik beti egin dut PPk, ordea, ez" erantzun du.

Bateragune auziaren inguruan ez du galdera gehiagori erantzun nahi izan lehendakariak. "Esan dut esan beharreko guztia. Ezin ditugu paperak nahastu eta biktima bezala ez dena erakutsi. Ez diogu kanpaina egin behar merezi ez duenari", adierazi du.

Ezker abertzalearen erantzuna

Lehendakariak larunbatean biktimaren papera etengabe jokatzea leporatu zion ezker abertzaleari eta horiek kritikatu egin dituzte Patxi Lopezen hitzak. Ezker abertzaleko bozeramaileen ustez, lehendakaria "Euskal Herriko errealitate politiko eta sozialetik oso urruti dago".

Erantzuna komunikatu batean kaleratu dute. Patxi Lopezek Donostian esan zituen hitz horiek, 'Bateragune auzia'ren epaia komentatu ondoren. Lehendakariak biktimaren papera erabiltzea leporatu zion, beste alderdi guztiek "euren kanpaina egiteko".

Ezker abertzalearen hitzetan, Patxi Lopezen hitzak "oso larriak" dira, batez ere "ezker abertzalea eskubide guztiak errespetatzen dituen egoera sortzeko lanean ari denean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea