Politika -

Ostegunean

Basagoiti guardia zibilekin batzartuko da Bilduz hitz egiteko

Guardia Zibilak kanpaina abiatuko du Euskal Herrian dauden agenteei babesa emateko eta urrian kontzentrazioak egingo dituzte Oñatin eta Eusko Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren presidentea Guardia Zibilaren Elkarte Bateratuarekin bilduko da datorren ostegunean Euskal Herrian bizi duen egoeraz hitz egiteko, Bildu erakundeetan sartu denetik aurrerako egoeraz batez ere, elkarteko bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Aipatu elkarteak kanpaina abiatuko du Euskal Herriko agenteei elkartasuna adierazteko eta urrian kontzentrazioak egingo dituzte Oñatin (Gipuzkoa) eta Eusko Legebiltzarrean. Oñati aukeratu dute lehenengo protesta egiteko, izan ere, Bilduko ordezkariek kuartelaren kanpoaldean maleta batzuk jarri zizkieten alde egin dezatela eskatzeko.

Datorren ostegunean, 20:00etan, izango da bilera elkartearen egoitzan, Madrilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea