Politika -
Basque Culinary Center
Gipuzkoako Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko BCCren inauguraziora
Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, "gipuzkoar askok ez lukete ulertuko Martin Garitano Espainiako printze-printsesaren alboan azaltzea".
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du ordezkaririk bidaliko datorren asteheneko Basque Cullinary Centerren inaugurazio ekitaldira. Espainiako printze-printzesak izango dira inaugurazio ekitaldian.
Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, "gipuzkoar askok ez lukete ulertuko Martin Garitano Espainiako printze-printsesaren alboan azaltzea".
Erabakia gaur hartu du Gipuzkoako Gobernu bilerak, Martin Garitanok atzo egindako adierazpenak "argitzeko" helburuarekin. Ugarteren iritziz, Garitanoren hitzak "nahita manipulatu" egin zituzten.
"Zorritzarrez, ez gara joango", esan du. "Joatea nahi genuke, Basque Culinary Center oso egitasmo garrantzitsua delako gure herriarentzat", gaineratu du Larraitz Ugartek.