Politika -

Erredakzioa

Urkulluk fiskalitatearen inguruko akordio 'sakona' eskatu du

Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek Gipuzkoan hitzartu duten akordio fiskalari "hauteskundekeria hatsa" dariola salatu du EAJko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalitatearen inguruko akordio "sakona" eskatu du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak hiru Aldundien artean alor horretan sortutako polemikaren harira. EAJko presidenteak Euskai Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez du ezagutzen PSEk, Aralarrek eta Bilduk Gipuzkoan egin duten planteamendua, izan ere, jeltzaleen buruak esan duenez, "zuzenketa bat aurkeztu dute, baina ez dakit zein den zergen sistemaren inguruan egin duten azalpena".

Bere ustez, gaia "ez da zerga bat ukitu ala ez, berreskuratu ala ez", eta horrexegatik "egonkortasuna bilatzeko asmoz hausnarketa sakona" egin behar dela azpimarratu du.

"Guretzat zerga sistemaren helburuak berdintasuna, gizarte-justizia eta aurrera egitea dira. Badirudi batzuek momentuan hartu nahi dituztela neurriak, hauteskundekeria itxurako irudia emanez, baina beharrezkoa da etorkizunari begira jarraitu beharreko oinarria eta sistema ongi azalduko duen arrazoizko hausnarketa bultzatzea, euskal gizarteari egonkortasuna emateko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea