Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko kide izatearen akusazioa kendu die 11 gazteri fiskalak
Auzitegi Nazionaleko Fiskalak Uribe Kostako 11 gazteri akusazio-maila murriztu egin die gaur, eta ETAko kide izatea leporatau ordez, sute, mehatxu eta kalte delituak egotzi dizkie.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskalak Uribe Kostako 11 gazteri akusazio-maila murriztu egin die gaur, eta ETAko kide izatea leporatau ordez, sute, mehatxu eta kalte delituak egotzi dizkie.
Gaur epaitu dituzten 11 gazteei 2004 eta 2007 artean egindako kale borrokako hainbat eraso leporatu dizkiete.
Hala ere, Vicente Gonzalez Mota fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetuentzat, egindako eraso bakoitzagatik. Gauzak horrela, 2 eta 12 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute.
Auzipetuen artean Jon Rosales eta Zigor Goikoetxea daude (Arkaitz Goikoetxea ETAko 'Vizcaya' taldeko kidearen anaia).
Horrez gain, lehergailuak edukitzeagatik sei urtetik laura murriztu du fiskalak bere eskaera. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatu du Rosales, Goikoetxea eta Mikel Rekarterentzat; lau urteko zigorra Txomin Gezuragarentzat, Gorka Oriberentzat, Jon Bautistarentzat, Lander Labajorentzat eta Aner Mimenzarentzat; sei urte Joseba Elorriagarentzat, hamar urteko kartzela Josu Rodriguezentzat eta hamabi urteko kartzela Mikel de Gregoriorentzat.