Politika -
PSNren Erregio Batzordea
PSNk dio UPNrekin berretsitako akordioak 'lasaitasuna' ematen diola
Ostiral honetan PSNk eta UPNk berretsi duten akordioa "beste edozein akordioren gainetik" dagoela adierazi du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
UPNk eta PSNk ostiral honetan berretsi duten akordioak "lasaitasun" handiagoa ematen diola esan du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak. Legegintzaldi guztian "beste edozein akordioren gainetik" egongo dela adierazi dute.
Bestalde, UPNk eta PPk hauteskunde orokorretarako sinatu duten akordioa "desleialtasuna" iruditzen zaiola esan du Jimenezek. UPNrekiko konfiantza "jada ez da berdina" gaineratu du.
Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak barkamena eskatu die komunikabideei, eta atzo Yolanda Barcinarekin berretsitako akordioaz hitz egiteko eman zuen prentsaurrean galderarik ez onartzea "akatsa" izan zela onartu du.
Bileraren ostean, komunikabideen aurrean ez azaltzea adostu zuela esan du Jimenezek Yolanda Barcinarekin, "doitze neurrien inguruan kezka handia dagoelako, eta horren inguruan ezer gutxi genuelako esateko". Hala ere, prentsaurrekoa egin zen modua "akatsa" izan zela onartu du.
Azaroaren 20ko hauteskundeetarako hautagaitzak
PSNko Batzorde Erregionalak, azaroaren 20ko hauteskundeetarako alderdiak aurkeztuko dituen hautagaitzak onartu ditu gaur, aldeko 83 botorekin, 7 zurirekin eta kontrako botorik gabe. Kongresurako Juan Moscoso izango da burua eta Senaturako Javier Sanz Carramiñana. Hautagai-zerrendak zuzendaritza federaleko organoek berretsi behar dituzte orain.