Politika -

Bilera bizkartzainekin

Eskoltei ez diela 'bizkarra eman' dio Herrizaingo Sailak

Euskadiko Bizkartzainen Erakundearekin Bilbon egin den bileraren ostean, kolektibo honek egindako proposamen batzuk martxan jarri dituztela adierazi du Herrizaingo Sailak.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Nelida Santos Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Ertzaintzako hainbat ordezkari, Euskadiko Bizkartzainen Erakundearen kideekin batzartu dira Bilbon. Eskolten erakundeak irailaren 21ean eskatu zuen bilera egitea, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Horregatik, data horren aurretik ez dutela bilera egiteko eskaerarik jaso esan du Aresek. Gainera, eskoltei ez diela “bizkarra eman” esan du sailburuak, departamentuko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten dituzten bizkartzainen enpresa guztiekin gutxienez beste bi alditan batzartu direla gaineratu du.

Gaurko bileran babes zerbitzuan ezartzen ari diren aldaketen berri eman diete eskolten ordezkariei eta euren eskaerak entzun dituzte.

Herrizaingo Sailaren esanetan, dagoeneko kolektibo honek egindako proposamen batzuk martxan jarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea