Politika -
Astelehenean
Azkunak minbiziaren aurkako tratamendu intentsiboa hasiko du
Tratamenduak bi hilabete inguru iraungo du, baina bien bitartean ez du Udala utziko.
Erredakzioa
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak minbiziaren aurkako tratamendu intentsiboa hasiko du astelehenean, eta ondorioz, lan martxa murriztu egin beharko du.
Alkateak ez du Udala utzi nahi, baina aitortu egin du ezingo dela joan hainbat ekitalditara, arratsaldetan eta gauetan, kasu.
Tratamenduak bi hilabete inguru iraungo du.
Azkunari 2003an atzeman zioten minbizia, baina harrezkero 2008ko udan baino ez du utzi udala. Garai horretan, ebakuntza egin behar izan zioten.
Tratamenduaren ondorioz "bi edo hiru egun" etxean geldituko dela adierazi du gaur goizean Azkunak berak.
"Hiru hilabetez ohean egon behar nuela irakurri dudanean asko harritu naiz. Medikuek ezetz esan didate, pare bat egunetan gaizki egongo nagoela", nabarmendu du Azkunak.