Politika -

Urriak 1

IUk asanblada bertan behera uzteko eskatu dio EBko sektore kritikoari

Javier Madrazo idazkari nagusi ohiaren jarraitzaileek deitu zuten eta jarrera horrekin IUren politikatik "urrun" daudela uste dute gainerako kideek, alderdiak beste lehentasun batzuk dituelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izquierda Unidaren Exekutiba Federalak asanblada bertan behera uzteko eskatu dio Ezker Batuko sektore kritikoari eta asanblada deitu zutenak IUren politikatik "urrun" daudela adierazi du.

Javier Madrazo idazkari nagusi ohiaren jarraitzaileek osatzen duten sektore kritikoak asanblada bat, kongresuaren parekoa, deitu du larunbaterako eta Gaspar Llamazares diputatua eta Antonio Cortes IUren Finantza arduraduna bertan egongo direla iragarri du.

Mikel Arana EBren koordinatzaile nagusiak eman du erabakiaren berri Bilbon emandako prentsaurreko batean. Irailaren 19ko erabakia izan omen zen eta aldeko 13 boto eta kontrako 3 jaso omen zituen.

Deialdiak IUren lehentasunen kontra talka egiten omen du hauteskundeak gainean daudelako, eta asanblea deitzeak "agerian uzten du deitzaileek Izquierda Unidaren politikatik urrun kokatu nahi dutela".

Madrazok 2009ko hauteskundeen ondoren kargua utzi zuenetik, Ezker Batua zatituta dago Madrazoren aldekoen eta Aranaren aldekoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea