Politika -

Su-etena egiaztatzeko

ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea sortu dute

Ezker abertzalea eta Brian Currienen taldea dira batzordearen bultzatzaileak. Helburua "euskal gizartearen elementu desberdinek Currinen taldeari egindako eskaerei erantzutea" da.

Brian Currin abokatua, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Brian Currin abokatua, artxiboko argazki batean
Brian Currin abokatua, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea eta Brian Currinek zuzendutako taldeak “Euskal Herrian Su-Etena Egiaztatzeko Batzordea” (CIV) sortu dute. Taldeari lotutako informazio iturrien arabera, sei lagunek osatzen dute batzordea.

Ronnie Kasrils (Hego Afrika), Raymond Kendall (Erresuma Batua), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Ram Manikkalingam (Sri Lanka) eta Satish Nambiar (India) dira taldeko kideak, eta koordinatzailea, ordea, Fleur Ravensbergen.

Ezker abertzalea eta Brian Currienen taldea dira batzordearen bultzatzaileak. Helburua “euskal gizartearen elementu desberdinek Currinen taldeari egindako eskaerei erantzutea” da.

Currinen Nazioarteko Harremanetarako Taldeak ez du ezta Espainiako ezta Eusko Jaurlaritzako babesik, aurrekoan ere su-etena egiaztatzeko beste talde bat ukatu egin zuten.

Irailaren 1ean Antonio Camacho Barne ministroaren esanetan, Estatuko Segurtasun Indarrek “soberan” baieztatu ditzakete su-etena existitzen bada edo ez.

ETAk aurtengo urtarrilean su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria eman zuen, baina ez zuten esan armak alde batera utziko zituztenik.

Taldea bere eginkizunarekin hasi du gaur hainbat euskal alderdi eta sindikatuekin bilerak izaten. Bere helburua maiztasun zehatz batekin “euskal gizarteko erakunde guztiekin biltzea da, Euskal Herriak eskatzen duen aliantza eta behin-betiko su-etenaren inguruan sakontzeko txostenak, ideiak eta proiektuak elkarrekin aldatzeko”.

ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea, bake kontuetan eskarmentu handia duten bost lagunek osatzen dute.

Batzordeko kideak:

Ronnie Kasrils Hego Afrikako politikoa da, dagoeneko erretiratuta dago. Defentsa ministroa (1994-1999), Ura eta Baso ministroa (1999-2004) eta Inteligentzia ministroa (2004-2008) izan zen.

Ray Kendall polizia ohi britainiarra da, 15 urtez Interpolen idazkari orokorra (1985-2000) eta Europar Batasuneko iruzurraren kontrako bulegoaren presidente ohia izan da. Chris Maccabe Erresuma Batuko Ipar Irlandako Bulegoaren zuzendari politikoa eta 1998an Irlandan bakea lortzeko negoziaketen gai politikoen arduraduna izan zen.

Ram Manikkalingam “Dialogue Advisory Group”aren zuzendaria eta Amsterdameko Unibertsitateko irakaslea da. Gatazkak konpontzeko hainbat proiektutan egin du lan, Iraken eta Irlandan, besteak beste.

Satish Nambiar tenientea Indiako Estatu Nagusiaren indar armatuen zuzendari orde ohia da. 1992an eta 1993an Nazio Batuen babes indarren misioaren nagusia izan zen Jugoslavian

Fleur Ravensbergen batzordearen koordinatzailea da Ram Manikkalingamekin batera egiten du lan "Dialogue Advisory Group" taldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea