Politika -
Bildu eta Aralarren aliantza
Amaiurri 'adi' egongo da Fiskaltza
Dena den, Bildu hauteskundeetan egotea ahalbidetu zuen Auzitegi Konstituzionalaren sententziak, “tarte gutxi” uzten duela aitortu du Fiskaltzak.
Erredakzioa
Une honetatik aurrera Amaiur koalizioak egiten dituen ekintzei “adi” egongo dela adierazi du Fiskaltzak. Asteartean Aralarrek eta Bilduk euren arteko aliantza, Amaiur, aurkeztu zuten Donostian.
Horrela adierazi du Ministerio Publikoak, oraindik ikerketa formalik hasi ez duen arren. Dena den, Polizia eta Guardia Zibila adi egongo direla adierazi dute, eta Amaiurrek Alderdi Politikoen Legea (LPP) hausten baldin badu Auzitegi Gorenaren 61. Salan horren berri emango dela adierazi du Ministerio Publikoak.
Dena den, Bildu hauteskundeetan egotea ahalbidetu zuen Auzitegi Konstituzionalaren sententziak, “tarte gutxi” uzten duela aitortu du Fiskaltzak.
Epai horretan, Auzitegi Gorenak egun batzuk aurrerago emandako sententzia ezeztatu zuen Auzitegi Konstituzionalak, eta Bildu udal eta foru hauteskundeetan egotea ahalbidetuz.