Politika -

Epaia

Franco familiak Meirasko jauregia Estatuari itzultzea eskatu du Coruñako epaitegiak

Galiziako Xuntak, Sada eta Coruña hiriko udalek eta Coruñako Diputazioak hartu dute parte prozeduran, eta Estatuaren erabakiarekin bat egin dute.

Meirasko jauregiaren artxiboko irudia. Argazkia: Wikipedia
Meirasko jauregiaren artxiboko irudia.
Franco familiak Meirasko jauregia Estatuari itzultzea eskatu du epaitegi batek

0:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coruñako Lehen Instantziako Epaitegiak jakitera eman duenez, Meirasko jauregia Estatuari dagokio, eta, hortaz, Franco familiak itzuli egin beharko du. Mantentze-lanetan hainbat gastu izan dituztela argudiatu dute familiako kideek, baina epaiak dioenez, Estatuak ez die inolako ordainketarik egingo.

Galiziako Xuntak, Coruñako Diputazioak eta Sada eta Coruña hiriko udalek prozeduran parte hartu eta Estatuaren erabakiarekin bat egin dute. Bestalde, Francisco Franco familiaren sei kide eta sozietate mugatu bat izan dira jabetzaren defentsan. 

Marta Canales epaileak ezeztatu egin du 1938an Francori eskainitako dohaintza.

Gainera, berau jaso eta urte berean, elkarte bat osatu zen, "Junta Pro Pazo 'del Caudillo'" izenekoa, Meirasko jauregia erosi eta Francori oparitu ahal izateko. Horrela zioen dohaintzaren deskribapenak: "Francisco Franco Bahamonde du izena; ez zaio, ordea, berari pertsonalki oparitzen, Estatu burua denari baizik".

Franco familiaren erantzuna

Diktadore zenaren familiak bereak eta bi egin ditu Jauregia itzuli behar ez izateko; hala ere, epaiak dioenez, "zalantzarik gabe, erosketa eta salmenta ez ziren legezkoak izan, eta Francori berari oparitu zitzaion jauregia, ez Estatuari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Epaiketak Eguneko albisteak Kultura Albisteak Frankismoari buruzko albisteak Galizia Galiziako Gobernua