Politika -
Helegitea
EH Bilduk Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du frankismoko krimenak salatzeko
Alderdi abertzaleak azpimarratu duenez, UPN eta Navarra Suma alderdiek prozedura honi ateak itxi nahi izan diete, une oro, Iruñeko herritarren aurkako krimenak auzitan jar ez daitezen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bildu alderdiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian Iruñeko Udalak 2019ko abenduaren 12an adostutako erabakiaren aurka erakutsitako jarregatik, izan ere, frankismoaren krimenen aurkako auziari jarraipena ematearen aurka agertu da.
Akordio horretan, kereila hori Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordearen esku uztea erabaki zuten.
EH Bildu alderdiak, beraz, zera salatzen du: "8 hilabetetik gorako arrazoirik gabeko atzerapena osoko bilkura antolatzeko eta oposizioaren galderak erantzuteko Gobernuaren aurkako jarrera".
Bestalde, gaineratu duenez, "helegite honen hirugarren arrazoiari dagokionez, prozedura honen analisi juridikoa biltzen duen txostenaren arrazoirik gabeko atzerapena". Gainera, helegite honetan oposizioko zinegotziek informazioa jasotzeko duten eskubidearen alde ere egin dute.
Hortaz, EH Bilduren hitzetan, "legez, alkateak ezin dio galderak erantzuteari uko egin", izan ere, horrek "politikoki duen interes alderdikoiari egiten dio erreferentzia eta hori legez kontrakoa da".
Era berean, alderdi abertzaleak azpimarratu duenez, UPN eta Navarra Suma alderdiek prozedura honi ateak itxi diete, une oro, Iruñeko herritarren aurkako krimenak auzitan jar ez daitezen.