Politika -

Politika orokorreko bilkura

EAk lehendakariari: 'Bide onean zoaz, baina zehaztasunak falta dira'

Bere hitzetan, "zorritzarrez", azken urteetan "indarkeria mota asko" izan dira Euskal Herrian. "ETA errudun da, bai, baina ez da errudun bakarra", azpimarratu du.

Juanjo Agirrezabala, EAko bozeramailea. Argazkia: EFE.
Juanjo Agirrezabala, EAko bozeramailea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakegintza eta normalizazio politikoaren inguruan Patxi Lopezek egindako proposamenak "eskertu" egin ditu Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasuneko bozeramaileak. Alor honetan "aurrera egiten" ari dela esan dio lehendakariari.

Politika orokorreko osoko bilkuran, Agirrezabak adierazi du Patxi Lopezen proposamenak "norabide onean" doazela. Hala ere, plan horiek gauzatu ahal izateko "ze pauso" eman behar dituen "zehazteko" exijitu dio lehendakari.

Bere hitzetan, "zorritzarrez", azken urteetan "indarkeria mota asko" izan dira Euskal Herrian. "ETA errudun da, bai, baina ez da errudun bakarra", azpimarratu du.

Bere hitzetan, "elkarbizitza eraiki ahal izateko", eragile ezberdinek "herri honetan gertatu den guztia onartu beharko dute". "ETAren indarkeria kontutan izan beharko dugu, baina Guardia Zibilak eta Poliziak egindakoa ere kontutan izan beharko dugu", gaineratu du.

"ETAren indarkeria iraganeko zerbait da, eta horrek ez du atzerapausorik izango", azpimarratu du. Estatuak "egoerak eskatzen duen maila izango duen" zalantzan jarri du Agirrezabalak.

Neurri fiskalak

Bestalde, alor ekonomikoaren inguruan aurkeztutako proposamenei buruz, Agirrezabalak "zehaztasun falta" kritikatu du. Hala ere, Eusko Alkartasunaren laguntza eskaini dio Patxi Lopezi "proposatutako neurri fiskalak benetan martxan jarri nahi baditu".

"Ezkerretik, politika fiskal berri bati itxura emateko gure laguntza izango duzu", esan dio lehendakariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea