Politika -
Politika orokorreko bilkura
Ezker Abertzalea: 'Lopez norabide egokian doa, baina ez da nahikoa'
Ohar batean esan duenez, "euskal jendartearen gehiengoaren aldarrikapenera hurbiltzen da Patxi Lopez, baina bere hitzek bi urtetako immobilismoaren zama mantentzen dute oraindik ere.
Erredakzioa
Bakegintzaren eta normalizazio politikoaren alorrean Patxi Lopezen hitzak "norabide egokian" doazela esan du gaur Ezker Abertzaleak, nahiz eta "nahikoak ez izan".
Ohar batean esan duenez, "euskal jendartearen gehiengoaren aldarrikapenera hurbiltzen da Patxi Lopez, baina bere hitzek bi urtetako immobilismoaren zama mantentzen dute oraindik ere.
Ezker Abertzalearen ustez, "euskal preso politikoek dagozkien eskubide guztiak onartuak eta errespetatuak izan behar dituzte"
Zentzu honetan, "euskal presoei ezartzen zaion espetxe politika kriminalaren desaktibazioa berehalakoa eta baldintzarik gabekoa" izan behar duela nabarmendu dute.
"Euskal presoek Euskal Herrian behar dute, eskubide guztien jabe.
Bestalde, Sortu legez kanpoko alderdia bada, "Patxi Lopez kide den PSOEren gobernuak harturiko erabaki politiko baten ondorioz" dela gogoratu dute.
"Ezker Abertzalearen iritziz espetxe politikaren arloan zein legeztapena eta eskubide zibil eta politikoei dagokionean, urratsak ematea urgentea eta ezinbestekoa da, horrela normalizazio politiko eta demokratikoko prozesuan eta eskubide urraketarik gabeko agertokiaren eraikuntzan aurrera egin ahal izateko", bukatu du Ezker Abertzaleak.