Politika -

Politika Orokorreko Eztabaida

EAJ: 'Erabakitzeko eskubidea elkarbizitzagaitik ordezkatzen du planak'

Joseba Egibarrek plan ekonomiko bat behingoz jorratzeko exijitu dio Gobernuari. "Laguntzek eraginik ez badute, Gobernua da horri irtenbidea aurkitu behar diona", azpimarratu du.

Joseba Egibar EAJko bozeramailea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJko bozeramailea
Joseba Egibar EAJko bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariak iragarritakoelkarbizitzarako planak "erabakitzekio eskubidea elkarbizitzarako eskubideagaitik ordezkatzen duela" salatu du Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaileak. Gainera, bere hitzetan, "ez du edukirik eta identitateak diluitu egiten ditu".

Politiko jeltzalearen arabera, planaren aurkezpenarekin lehendakariak "titularrak" lortu nahi zituen "eta lortu ditu".

Egibarrek ere eskaera bat luzatu dio ETAri: indarkeria behin betiko uzteko. Horren harian, Ezker Abertzaleak bere iraganaren "azterketa" egin behar duela gaineratu du, azterketa "zorrotz eta zintzoa". "Balore batzuk erreskatatu beharra daukate, eta lan hori beraiei dagokie bakarrik", azpimarratu du.

Puntu horretan, "Estatuak jarraitutako estrategia ere" aztertu behar dela esan du Egibarrek, izan ere, Euskadin "indarkeria mota ezberdinak izan dira".

Erreforma fiskala

Bozeramaile jeltzaleak "bi urte eta erdi programa ekonomiko barik" egon izana aurpegiratu dio Patxi Lopezen Gobernuari eta "zorraren arazoa atetik sartzerakoan eskubide sozialak leihotik ateratzea" ere egotzi dio.

Egibarren esanetan, "euskal herritarrok erronka bat dugu": Europan herrialde "serioek" aldenduko dute krisia lehenbizi, eta "Espainia ez da seriotasunaren isla, ezta aurrekontuen zorroztasuna ere", baina euskaldunok "Europa mailako erronka horri aurre egiteko moduan egon behar dugu".

Lehendakariaren erantzuna

Patxi Lopezek, aldiz, Egibarri aurpegiratu dio bere hitzaldia "ezker abertzalearekin desberdintasunak ezartzeko" erabili izana, jeltzaleek lehengo Batasunarekin duten "etengabeko norgehiagokaren barruan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea