Politika -

Osoko bilkura Udalean

Donostiak erraustegia, AHT eta metroa onartu ditu, Bildu aurka egonda

PSEren, EAJren eta PPren 19 zinegotziek euren gehiengoa inposatu dute proiektuok onartzeko.

Juan Karlos Izagirre alkatea, Ernesto Gasco eta Enrique Ramos sozialistekin. EFE
Juan Karlos Izagirre alkatea, Ernesto Gasco eta Enrique Ramos sozialistekin. EFE
Juan Karlos Izagirre alkatea, Ernesto Gasco eta Enrique Ramos sozialistekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko osoko bilkurak oniritzia eman die bart hainbat proiekturi, tartean erraustegia, Abiadura Handiko Trena, Donostialdeko metroa, autobus geltokia eta kartzela berria.

Bildu aurka agertu bada ere, oposizioak (PSE, EAJ eta PP) bat egin du proiektuak onartzeko, koalizio abertzalea udal gobernuan bakartuta dagoen erakusle.

Saioa atzoko 17:00etan hasi zen, eta bederatzi ordu iraun du, hots, gaur goizaldeko 02:00ak arte. Aurreikuspenen artean, 21 mozio eta 10 adierazpen instituzional eztabaidatzea.

Lehen polemika 21:00etan piztu da, sozialistek autobus geltoki berria berehala eraikitzeko beharra azpimarratu dutenean. Bilduk aurka egin du eta geltoki berria egiteko lekua eta txandakako aparkalekua kritikatu ditu, baina oposizioak onartu egin du proiektua.

Berdin gertatu da gainerako proiektuekin, Donostialdeko metroa, AHTren geltokia, erraustegia eta Martuteneren ordezko izango den kartzela berria. Bilduk aurka bozkatu du, baina PSEren, EAJren eta PPren 19 zinegotziek gehiengoa inposatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea