Politika -

Altsasuko gazteak

Getxoko Udalak elkartasuna adierazi dio Unai Etxebarria futbolariari

Udalak adierazpen instituzionala onartu du, "mundu guztiak uneoro adierazpen askatasunerako duen eskubidea errespetatzeko eskatuz".

Unai Etxebarria Altsasuko gazteei laguntzeko kamisetarekin. Argazkia: EITB.
Unai Etxebarria
Unai Etxebarria Altsasuko gazteei laguntzeko kamisetarekin. Argazkia: EITB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du Unai Etxebarria Bizkaiko udalerri horretako futbolariari "elkartasuna" adierazteko, "adierazpen askatasunerako eskubidea erabiltzeagatik kaleratua izan delako", eta Altsasun (Nafarroa) bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik zigortutakoei babesa emateko kamiseta bat erakutsi baitzuen.

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek babestu dute adierazpena, eta PPk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute, Udalak jakitera eman duenez.

"Eskubide guztiak, guztiontzat. Adierazpen askatasuna" lelopean, adierazpenak dio, "ezin dela ulertu profesional bat, kasu honetan kirolaria, kaleratua izatea adierazpen askatasunerako eskubidea erabiltzeagatik".

"Udal honek uste du kaleratze hau eskubideen urraketa larria dela, bai eskubide zibilei dagokienez, bai, kasu honetan, lan-eskubideei dagokienez", eta horregatik, "mundu guztiak adierazpen askatasunerako duen eskubidea errespetatzea" eskatu du.

Getxoko Udala EAJ-PSE-EE alderdiak gobernatzen du, eta Amaia Agirre da alkatetzan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Getxo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu