Politika -
Politika saioa, balantzea
Lehendakariak 'nahia eta ezina' islatzen du, Urkulluren ustez
"Orokortasunez" betetako plana aurkeztu izana leporatu dio Patxi Lopezi. Horrekin batera, "legealdia agortuz gero, zorra 13 aldiz handiagotuko duela ezkutatzen" saiatzen ari dela nabarmendu du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak kritikatu egin du Patxi Lopezek ostegunean, Politika Orokorreko Eztabaidan, esandakoak. Urkulluren esanetan, lehendakariak "nahia eta ezina" islatzen du, eta "gainontzekoei" egitekoak jartzen dizkie "berak konpromisorik hartu gabe".
Bilbon kazetariei egindako adierazoenetan, Urkulluk lehendakariaren osteguneko agerraldia izan du hizpide. Patxi Lopezek Euskadin "elkarbizitza babesteko akordio handia" egitea defendatu zuen, biktimen aintzatespenean, presoak Euskadira hurbiltzea errazten duen espetxe-politika "malguan" eta legea errespetatzen duten alderdi politikoen aintzatespenean oinarrituta.
Urkulluren hitzetan, Patxi Lopezek "zortzi oinarriorokorretan eta Eusko Jaurlaritzari ez dagozkion bi proposamenten" oinarritutako bake plana aurkeztu zuen. Proposamen horietako bat, presoen hurbiltzeari dagokiona, "duela 14 urte onartu zuen Legebiltzarrak.
"Ez du konpromisorik hartzen"
Lehendakariak ekonomia arloan esandakoak ere kritikatu ditu "gainontzekoek zer egin behar duten esan eta bere gain konpromisorik hartzen ez duelako".
Patxi Lopezi "legealdia agortuz gero, zorra 13 aldiz handituko duela ezkutatzen" saiatzea ere leporatu dio Urkulluk.
Politiko jeltzalearen ustez, Exekutiboko liderrak "denbora galdu du, legealdiko bi urte alferrik galdu ditu eta martxa honetan legeladi osoa alferrikakoa izango da".