Politika -

ELKARRIZKETA

Eskoletako protokoloa "eragileekin batera berrikusteko prest" dago Jaurlaritza

Sindikatuek irailaren 15erako deitu duten greba "bertan-behera gera dadin", "ahalegin guztia" egingo duela Hezkuntza Sailak esan du Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak.

Josu Erkoreka
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka

play icon 28:16

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuaren esanetan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu berriak gogor lan egingo du datorren irailaren 15erako deituta dagoen greba deialdia bertan-behera gera dadin. Dena dela, eskolara itzulera segurua bermatzeko ezarri diren neurriak "aldatu eta hobetzeko" aukera egon, badagoela uste du. Bere esanetan, ordea, itzulera guztiz "segurua" da. COVID-19 kasuak egon, egongo direla baina "eraginkortasunez erantzuteko mekanismoak" baudaudela gaineratu du.  

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jendaurrean eginiko lehen hitzaldiaren haritik, Erkorekak uste du "grebaren arazoa konpontzeko bidean" eragile guztiekin hitz egingo duela, eta greba egiteko arrazoiak ondo aztertuko dituela.

Ildo horretatik esan du eskoletara itzulera seguru bat bermatzeko abian dauden neurriak Hezkuntza Sailarekin eta Osasun Sailarekin adostutakoak direla.

Honen hitzetan, itzulera guztiz segurua da, "osasun agintariek" bermatutako protokoloa jarri delako martxan, hori bai, "beti dago zer aldatua eta zer hobetua”, gaineratu du sailburuak. Horregatik gizarte eragileekin negoziaketak eta elkarrizketa beharrezkoa dela uste du, kasu honetan, sindikatuekin eta gurasoekin, besteak beste. 

Datorren asterako "iragarrita dagoen greba bideratu eta bertan-behera gera dadin” Bildarratzek egunotan buru-belarri lan egingo duela uste du Erkorekak. Baina "azken hitza, grebara deitu duten pertsona eta taldeena" izango dela gogorarazi du. 

Mungiako Bentades ikastetxean gertatu denaz galdetuta, hainbat COVID-19 kasu atzeman dira eta ikastetxeak ateak itxi ditu, gogorarazi du oraindik ikasturtea hasi gabe zutela. Horregatik, giza baliabideak antolatu eta "gerta daitezkeen arazoak" konpontzeko ikasturte hasiera atzeratu egin dela esan du.

Euskadiko ikastetxeetan kaosa eragingo duten koronabirus kasuak egongo direla onartu du. Hori dela eta, Hezkuntza eta Osasun arloak, elkarlanean, egoerei azkar erantzuteko mekanismoak martxan jarri direla esan du. "Osasun eta Hezkuntza maparen artean harreman handia dago eta eskola bakoitzak badaki emergentziazko egoeraren bat gertatuz gero, zein osasun erakunde dagokion”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea