Politika -

Ekinen desegitea

Ekinen desegitea pauso bat gehiago da Blancorentzat, baina ez azkena

"Gizarte guztiak espero duena ETAren amaieraren komunikatua da", adierazi du Gobernuko bozeramaileak, Jose Blancok.

Jose Blanco. Argazkia: EITB
Jose Blanco. Argazkia: EITB
Jose Blanco. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuko bozeramaileak, Jose Blancok, Ekinen desegitea "ETAren desagerpenerako pauso bat gehiago" dela adierazi du, "baina argi dago azkena ez dela".

"Gizarte guztiak espero duena eta denok nahi duguna indarkeriaren amaieraren komunikatua da, ETAren amaieraren iragarpena", esan du Blancok PSOEren Batzar Politikora iritsi denean.

Hautsekundeak baino lehen Gobernuak iragarpen gehiago espero dituen ala ez galdetuta, Blancok ETAren amaierarako "pauso bat gehiago" dela errepikatu du, baina ez behin betikoa, "eta Gobernuak espero duena talde terroristak behin betiko armak uzten dituela esatea da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea