Politika -

Aurkezpena Iruñean

Amaiurrek Madrilen 'subiranotasuna eta independentzia' eskatuko ditu

Erabakitzeko eskubidearen "esanahirik zabal eta potoloena" defendatuko duela iragarri du koalizioak. Era berean, Gernikako Akordioa bakea lortzeko "bidai horri" bakarra dela azpimarratu dute.

Amaiurreko kideak aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Efe.
Amaiurreko kideak aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak Amaiur aurkeztu dute Iruñean. Koalizio horren izenpean aurkeztuko dira alderdi horiek azaroako hauteskunde orokorretara Madrilera "subiranotasunaren eta independentismoaren ahotsa" eramateko.

Hori da, hain zuzen, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak iragarri duena. Ekitaldian, gainera, koalizioaren logoa ere aurkeztu dute, zubi baten itxurakoa, izan ere, Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileran hitzean, zubiaren papera egin nahi dute "akordioak lortu" eta "aurrera egiteko".

Urizar eta Morenoz gain, beste ordezkari batzuek ere hitz egin dute aurkezpenean; Amaia Agirresarobe Alternatibako ordezkaria eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia. Hitzaldi politikoak eta koalizioaren printzipioak musika eta bideoekin tartekatu dituzte. Amaiur izenak Nafarroako Erresumaren independentzia tropa gaztelaniarren aurrean defendatu zutenei erreferentzia egiten die.

Gatazka politikoari konponbidea eman

Amaiur, Pello Urizarren hitzetan, "euskal gatazka politikoaren konponbidean lan egiteko" jaio da, eta "arerioaren zelaian egingo du hori, Madrilen, subiranotasunaren eta independentismoaren ahotsa eramanez gure herriaren eskubide nazionalak ukatzen dituen sistemaren erdigunera".

Horren harian, erabakitzeko eskubidearen "esanahirik zabal eta potoloena" defendatuko duela iragarri du koalizioak. Era berean, Gernikako Akordioa bakea lortzeko "bidai horri" bakarra dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea