Itxi

2020/09/15

10:23

Politika

Adierazpen askatasuna

Belgikak atzeratu egin du Valtonycen estradizioari buruzko erabakia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ganteko Auzitegiak abenduaren 3rako deitu du bista, baina Konstituzionalak Koroari egindako ustezko irainei buruzko erabakia eman arte ezingo dute prozesuarekin aurrera jarraitu.

  • Valtonycen estradizioari buruzko erabakia atzeratu du Belgikak

    Valtonyc, bere abokatuarekin hizketan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ganteko (Belgika) Apelazio Auzitegiak atzeratu egin du Valtonyc rap musikaria Estatu espainiarrera estraditatzeari buruz hartu behar zuen erabakia. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalari kontsultatu nahi dio Valtonycek bere abestietan Koroari buruz esandakoak Belgikan adierazpen askatasunaren barne sartzen diren ala ez.

Hasiera batean, asmoa zen Belgikako Justiziak astearte honetan hartzea horri buruzko erabakia, alegia, gaur esatea Josep Miguel Arenas estraditatuko duten ala ez. Espainiak terrorismoa goratzea, biktimak umiltzea eta Koroari irain larriak eta mehatxuak egitea egotzi dio.

Gaurko bistaren ondotik Valtonycen abokatu Simon Bekaertek esan du erregeari egindako irainak zigortzen dituen XIX. mendeko lege bat daukala Belgikak. Hortaz, Ganteko Auzitegiak Konstituzionalari galdetuko dio gisa horretako legeek adierazpen askatasuna eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzten ala ez.

"Itxaropena dugu erabakian Estrasburgoko auzitegian jurisprudentzia baitago. Antzeko kasu batean adierazpen askatasuna hausten zela ebatzi zuen aipatu auzitegiak. Auzia ez da oraindik bukatu, baina konfiantza dugu", gaineratu du Bekaertek.

Ganteko Auzitegiak abenduaren 3rako deitu du bista, baina Konstituzionalak Koroari egindako ustezko irainei buruzko erabakia eman arte ezingo dute prozesuarekin aurrera jarraitu.

Valtonycen defentsak uste du erabaki horren berri izan arte "urte erdi edo urtebete" igaroko dela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;