Politika -

Eusko Jaurlaritza

Cristina Uriarte lehendakariaren aholkulari izango da

Hezkuntza sailburu ohia Berrikuntza arloan arituko da aholkulari gisa, eta sailburuordeen maila izango du.

Cristina Uriarte, lehendakariaren aholkularia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Cristina Uriarte lehendakariaren aholkulari izango da
Cristina Uriarte, lehendakariaren aholkularia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburu ohia Iñigo Urkullu lehendakariaren aholkulari izango da gobernu berrian, eta sailburuordeen maila izango du. EAEko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan jaso du izendapen berri hori.

Orain arte Uriartek betetzen zuen kargua, Hezkuntza sailburuarena, Jokin Bildarratzen esku dago XII. legealdiko Jaurlaritza osatu zutenetik.

Uriarte, baina, ez dute Eusko Jaurlaritzatik kanpo utziko. Izan ere, irailaren 8tik ari da, sailburuorde mailan, lehendakariarekin lanean, Jesus Peña Lehendakaritzaren idazkari nagusiak sinatutako ebazpenean azaltzen denez.

Hain zuzen ere, Berrikuntza arloan jardungo du Uriartek aurrerantzean, Lehendakaritzatik jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza