Politika -
Elkarrizketa
Rufian: "Podemosek lagun gaitzake PSOE elkarrizketa mahaian gera dadin"
ERCko bozeramaileak esan du Ciudadanos eta ERC aurrekontu itun berean egotea ezinezkoa dela. "Bigarren akordio bat izateko lehenengoa bete behar da", ohartarazi du.
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak uste du aurrekontuen negoziazioan "egoera aldatu" egin dela, eta Podemosek lagundu ahal duela "PSOE elkarrizketa mahaian gera dadin".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean esan duenez, Ciudadanos eta ERC aurrekontu itun berean egotea ezinezkoa da: "Bateraezinak gara. Gobernu honek bi aukera ditu: Ciudadanos ala Esquerra".
Kataluniako auzia konpontzeko elkarrizketa mahaiari dagokionez, Rufianek ohartarazi du "bigarren akordio bat izateko lehenengoa bete" behar dela. Horren esanetan, Pedro Sanchezen gobernuak babestutako zigor eskaeren txikitzea ez da eurek eskatzen zutena, "guk amnistia eta erreferenduma eskatzen genuen. Hau negozio txarra da guretzat".
Iglesiasekin eta Calvorekin egindako bilerez galdetuta, ERCko bozeramaileak erantzun du lehena "politikoagoa" izan zela, eta bigarrena, "protokolozkoa".
_______________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.