Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Merkataritzan euskara erabiltzeko legea aldatu edo ez aztertuko dute

PSEk, PPk eta UPyDk legea aldatzearen alde egin dute; beste alderdiak, aldiz, kontra azaldu dira.

Mikel Arana Ezker Batuko legebiltzarkidea, Eusko Legenbiltzarrean. Argazkia: EFE
Mikel Arana Ezker Batuko legebiltzarkidea, Eusko Legenbiltzarrean. Argazkia: EFE
Eztabaida Legebiltzarrean, merkataritzan euskara erabiltzeko legea dela eta

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea aldatzeko PSEren lege proposamena aintzat hartu du Eusko Legebiltzarrak. Lege horrek hizkuntza-betebeharrak (besteak beste Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan erantzutea eta idazkiak elebidunak izatea) betetzen ez dituzten enpresei zigorrak jartzea ezartzen du.

Talde sozialistak aurkeztutako proposamenak zigor mekanismoak kentzea proposatzen du. Idatzi hori PSEk, PPk eta UPyDk babestu dute; gainerako alderdiek, aldiz, kontra egin dute. Ganberak dagozkion izapideak hasiko ditu, taldeek euren proposamenak egiteko.

Hizkuntza-betebeharrak (besteak beste, bezeroei Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan erantzutea eta idazki elebidunak jartzea) betetzen ez dituzten enpresentzako zigorrak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen 2003ko Legean daude. Zenbatekoak 3.000 eurotik 600.000 eurora artekoak dira.

EAJren Jaurlaritzak hizkuntzari buruzko "adostasuna apurtzea" kritikatu du Vicente Reyes PSEko legebiltzarkideak, eta administrazioak enpresariei dagozkien erabakiak ez dituela bereganatu behar nabarmendu du.

Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak lege hau “aldatu” egin behar dela adierazi du, eta PPk Aldaketarako oinarrien Akordioan sartutako erreklamazioetako bat zela gaineratu du. "Politika inposatzaileak kaltegarriak dira, jendeak atzera egitea eta errefusatzea ekarri baitezakete", azaldu du, nahiz eta erabakiarekin ados egon PSEk aurkeztutako testuarekin desadostasunak dituela esan aurretik.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak esan duenez, "zigor hauek hiritarren eskubideak urratzen dituztela defendatu behar zuen Gobernuak".

Kontrako erreakzioak

Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, aldaketa hau defendatzen dutenak "existitzen ez den arazo batez hitz egiten ari dira, orain arte ez delako zigorrik egon". Horrez gain, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak babestu behar direla nabarmendu du.

Juanjo Agirrezabalak (EA) esan du testuak ez dituela merkatariak euskaraz hitz egitera behartzen, baizik eta bezeroak euskaraz hitz egiten badu hizkuntza horretan erantzutera.

Mikel Arana EBko legebiltzarkideak adierazi duenez, lege honen helburua bezeroek hizkuntza bat edo bestea aukeratu ahal izatea zen eta, azkenean hori aldatzen badute, "hemendik bi urtera berriz aldatu beharko dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea