Politika -
Foru Aldundiak
Garitanoren taldeko jefeak heriotz mehatxuak jaso dituela salatu dute
Iragan uztailean, Ane Karrere eta Pedro Barrio Andoaingo eta Lasarteko alkateek ere heriotz mehatxuak jaso zituzten. Errazkinek jasotako "gutun berdinak" zirela jakinarazi du Foru Aldundiak.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak Martín Garitano diputatu nagusiaren taldeko jefeak, Iñaki Errazkinek, jasotako heriotz mehatxuak salatu ditu gaur.
Aldundiak ohar batean azaldu duenez, mehatxuak gutun batean bidali zituzten, Azpeitiako Udalera (Azpeitiak Bilduko alkatea du).
Iragan uztailean, Ane Karrere eta Pedro Barrio Andoaingo eta Lasarteko alkateek ere heriotz mehatxuak jaso zituzten. Errazkinek jasotako "gutun berdinak" zirela jakinarazi du Foru Aldundiak.
Gipuzkoako Gobernuak bere "babes osoa" agertu dio Errazkini eta jasotako mehatxuak "oso larriak" direla nabarmendu du. Hala ere, Foru Aldundiaren lana ez dutela oztopatuko gaineratu du.