Politika -

Hauteskunde orokorrak

ETAri 'ez erregutzeko' eskatu dio Aznarrek PSOEri

Gobernuko presidente ohiaren hitzetan, "ETA garaitzea ez da eurei arrazoia ematea, ezta Bildu bakeko gizonetan bilakatzea ere, eta barkamena ezin da trukeko txanponatzat eskaini".

Jose María Aznar eta Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.
Aznarren hitzaldiak zabaldu du PPren batzar nazionala

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo mitinerako ETAri ekintzaren baten "eskean ez ibiltzeko", ezta "erregutzeko" ere esan dio Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak PSOEri. Terroristek duten aukera bakarra demokratak "bertan behera uztea" da, eta hori, haren ustez, gertatuko ez den zerbait da.

PPren batzar nazionalean izan da Aznar, eta oso kritiko azaldu da bere ustez Gobernuak eta PSOEk ETArekin azkenaldian egin dituzten ekintzekin. Gainera, talde hori garaitzea ez da eurei arrazoia ematea, ezta Bildu "bakearen gizonetan" bilakatzea ere, nabarmendu du.

Horrez gain, ETA garaitzeak "barkamena biktimen esku" dagoen eskubidea dela adierazi du, eta hori ezin dela eskaini inoiz "trukeko txanpona moduan".

PSOE

Bestalde, alderdi demokraten batasuna ez "oztopatzeko eta ernegatzeko" eskatu dio Aznarri PSOEk. Sozialisten esanetan, alderdi demokraten batasuna funtsezkoa da ETArekin bukatzeko.

Antonio Hernando PSOEko kanpainaren koordinatzaileordeak azaldu duenez, terrorismoaren aurkako borroka "oso ondo doa". Horregatik, "alderdi demokratikoen batasuna ez oztopatzeko eta ez ernegatzeko eskatzen diogu Aznarri, ETArekin bukatzea lortzen ari delako", eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea