Politika -
Gernikan
Bere eskumenak nahasteari uzteko eskatu dio Urkulluk lehendakariari
"Lehendakaria da uneoro errespetua irabazi eta bere burua errespetatu behar duena", esan du jeltzaleen liderrak lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 75. urteurrenean.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak "behin eta berriro" bere eskumenak nahastea leporatu dio Patxi Lopez lehendakariari. Horreki batera, bere buruaz eta Eusko Jaurlaritzaz hitz egiteko "okupa" hitza erabili izana kritikatu du, horrekin ez baitio "mesederik egiten" "bere eginbeharren duintasunari" eta "lehendakari bati ez dagozkion hitzak" erabiltzen ari delako.
"Bere burua lehendakari gisa errespetatzeko eskatzen diot, eta horrekin batera, guztiok bera errespetzea lor dezala", azpimarratu du.
Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 75. urteurrena ospatzeko EAJk egindako ekitaldian, Agirre lehendakariaren izena aldarrikatu eta bere alderdiak demokraziarekin, gizarte kusitiziarekin eta banakako eta taldekako askatasunekin duen konpromisoa nabarmendu du Urkulluk.
"Errespetua irabazi"
Gauzak horrela, Agirrerena "kontuan izateko adibidea" dela adierazi du. Urkulluren hitzetan, EAJk beti errespetatu du lehendakaria "pertsona bat edo bestea izanda".
"Baina hori lortzeko lehendakariak berak ere errespetua irabazi behar du eta bere burua errespetatu", eta hori, Urkulluren ustez, ez da gertatu, izan ere, lehendakaria bera eta Gobernua Zerga Kideketarako Sailean "okupak" ote ziren galdetu zion bere buruari Patxi Lopezek.