Politika -
PPko Batzorde Nazionala
Rajoyk Aznar gogoratu du, krisia gaindituko dugula ziurtatzeko
PPko presidenteak Aznarren eta Suarezen eskarmentua eta garai hartan bizi izandako egoera ekonomiko latza aipatu ditu. Rajoyren esanetan, "krisi batetik berriro irtetzeko gai gara".
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidenteak eta Gobernuko presidentetzarako hautagaiak larunbat honetan Adolfo Suarez eta Jose Maria Aznar eta bi presidente ohia hauek bizi izandako egoera ekonomiko latzak gogoan hartu ditu, krisi batetik berriro irtetzeko "gai" garela azpimarratzeko.
Ostegun honetatik Malagak hartu duen PPko Batzorde Nazionalaren itxiera ekitaldian izan da Rajoy larunbat honetan. Honen esanetan, "Exekutibo batek jasotako herentziarik okerrena" hartuko du hauteskunde ondorengo Gobernu berriak. Rajoyk nabarmendu duenez, hori dela eta, PSOEk ez du bere agintaldiari buruzko balantzerik egin nahi.
PPko buruak azaldu duenez, krisitik irtetzea ez da erraza izango eta horrek denbora eskatuko du. "Ez da egun, aste nahiz hilabete bakarreko kontua baina azkenean lortuko dugu", transizio politikoan eta 90ko hamarkadan jazo zen bezala.